Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/09/25
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

gipuzkoa encounter 

Gipuzkoa encounter

Gipuzkoa Encounterra gazte informatikazaleen eskaera dela eta sortu zen, zeintzuk Euskal Encounter-az gain, urtean zehar topaleku gehiago behar dituzten. Ez da inongo kasutan ere Euskal Encounterraren ordezkatzaile izango, haren osagarri baizik. Euskal Encounterren sartzen ez diren jarduera espezifiko eta interes-taldeei begira sortutako ekimena da.
Gipuzkoa Encounterra edukiz josita dago, antolakuntza taldeak Euskal Encounterrari esker irabazitako esperientziaren bermea duelarik. Sari garrantzitsuak, lehiaketak, animazioa aurkituko ditugu bertan eta bereziki, ezagupenen hartu-emanean ibiltzeko giro hobezina izango dugu, hori baita partyen azken helburua.
Etenik gabeko 3 egun zirraragarri izango dira, non era guztietako jarduerak gauez ere ez diren etengo, non proiekzio pantailek bertaratzen den publikoarentzat ordenagailu bidez eginiko lanak emango dituzten, bideoak, animazioak, musika eta gainerako dibertimenduz betetako saioetan.

Scene

Scenea arte digitalaren nazioarteko mugimendua da. Ordenadoreen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa. Beraien produkzioak bai banaka eta bai taldeka lehiaketetara aurkeztu ohi dituzte.

Software librea

Software librea arrakasta handia lortu duen mugimendua da. Datu aipagarri bat: munduko zerbitzarien % 66k software librea erabiltzen dute, Microsoft-en softwarea, berriz, % 25ek. Software librearen giltzarriak hauek dira: programak edozein helbururekin exekutatzeko askatasuna, haiek aldatzeko askatasuna, kopiak egitekoa eta banatzekoa.

Amateur jokoak.

Sareko jokozaleek hemen topatuko dute beren gunea. Hainbat partida jokatzen dira eta helburu bakarra lagun artean ondo pasatzea eta elkar hobeto ezagutzea da. Informatikaren munduan sartzeko modurik errazena da eta, zalantzarik gabe, gehiago sakontzekoa.

Hardware lehiaketa

Bertan partehartzaileek beraien ordenagailuen kaxetan egiten dituzten eraldaketak aztertzen dira. Alde batetik, egiten dizkieten aldaketak errendimendu handiagoa izan dezaten eta bestetik estetikoki egiten dizkietenak baloratzen dira.

Hitzaldiak

Informatika mailan gaurkotasuna duten gaien bidez jendearengana iristeko modu bat da, adituak izan edo ez. Festara parte hartzeko asmoz edo ikusle gisa soilik joan nahi duten guztientzat irekita egongo dira eta doakoak izango dira.


| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala