
Tolosako Udalak TOLARGI (TOLOSAKO ARGIA) enpresa publikoa eratu zuen 2001ean honako helburu honekin: herriari ematen zaion zerbitzua hobetzea. TOLARGIk energia elektrikoa Tolosako zonalde handi batean banatzen du eta, era berean, herriko argien mantenuaz arduratzen da.
Zerbitzuaren xehetasun batzuk:
Fakturak: kontzeptu guztiak azalduz, kontadore bakoitzaren historikoa agertuz eta dagokion maiztasunarekin etxera bidaliz.
Kontadore irakurketa: TOLARGIko langileek irakurtzen dituzte kontadoreak.
Kontadorearen kontserbazioa, mantenua, konponketa eta, beharrezkoa denean, aldaketa, doan.
Kontadore berrikuspena, dagokion maiztasunarekin, beti egoki funtziona dezaten.
Kontratu aldaketak telefono, fax edo posta elektronikoa erabiliz: kontu korrontearen aldaketa, fakturen hizkuntza (euskaraz, gaztelaniaz edo bietan).
Oraingo helbidea: Pablo Gorosabel kalea, 34 B.
Telefonoa: 943 65 00 16
Telf., matxurak: 610 44 00 88
Faxa: 943 65 00 65
Posta elektronikoa: tolargi@tolargi.com
Web orria: www.tolargi.com
TOLARGIrentzat garrantzia handia du erabiltzaileekin etengabeko harremanak edukitzea, sortzen diren zalantzak argitzeko eta iradokizunak jasotzeko. Azken batean, harreman horiek zerbitzua hobetzen lagunduko baitute.
Bestalde, TOLARGIren eginkizunetako bat herriko argien mantenua denez, jasotzen dituen abisuak bideratu egingo ditu. Abisuak telefono, fax edo posta elektronikoaren bidez ere eman daitezke.
ALTA BERRIA:
TRASPASOA:
BAJA:
TENTSIOAREN ALDAKETA:
Helbidea: Pablo Gorosabel kalea, 34 B.
Telefonoa: 943 65 00 16
Telf., matxurak: 610 44 00 88
Faxa: 943 65 00 65
Posta elektronikoa: tolargi@tolargi.com
Web orria: www.tolargi.com
Tolosa Gasa eta Tolargi udal enpresek urtero antolatzen dute argazki lehiaketa Tolosako Udal Egutegia egiteko. Gaia librea bada ere argazkiak Tolosan bertan egindakoak izan behar dira. Hurrengo web bilduman 2006ko lehiaketaren 500 argazkirik onenak azaltzen dira. Tolosako jendea, kaleak, auzoak, parkeak, jaiak, bitxikeriak eta abar, ondo ezagutzeko aukera paregabea da irudi hauek eskaintzen dutena.