Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

Erretengibel 

  • Alde Zaharreko Etxeak birgaitzeko diru laguntzak eman eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak kudeazea da bere zeregina.
  • Tolosako beste edozein eremuko etxeak birgaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak kudeatzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren bigarren eskuko etxeak erosteko eta alokairu babesturako dirulaguntzak kudeatzea.

Telefonoa: 943 670 892
Faxa: 943 670 623
e-maila: erreten@tolosakoudala.net

Eraikuntzak, lokalak eta etxebizitzak birgaitzeko Erretengibelen diru laguntza berriak

Erretengibel Udal Sozietateak aldatu egin ditu Alde Zaharreko eraikuntzak, etxebizitzak eta lokalak birgaitzeko dirulaguntzak. Aldaketa dela eta dirulaguntzak handitu egin dira.

Mantendu egiten da eraikuntzen elementu komunak birgaitzeko gutxienezko dirulaguntza (%15-a) eta handitu egiten da gehienezkoa, kostuaren %25-era ailegatu arte.

Etxebizitzen, elementu pribatiboak birgaitzeko portzentaiak handitu egiten dira, edozein motatako obretan (estruktura eta akaberak). Dirulaguntzak jasotzeko muga ere handitu egin da (5.000 Euro), gehienezko diru sarrerak 33.000,00 Eurora ailegatu arte.

Bestalde, dirulaguntzak emango dira merkataritza lokalak birgaitzeko (obren %16 edo % 20-a) edo merkataritza lokalen fatxadak Plan Bereziari egokitzeko (obren %25-a).

DIRU LAGUNTZAK JASOTZEKO BALDINTZAK:

1.- Gutxienezko gastu bat egitea:

1.1.- Elementu komunetan (Bizikidetza unitatearen gehienezko diru sarrera muga 21.000 €-koa da)

Gutxienezko gastua = eraikin osoaren azalera erabilgarria bider 17,38. Adibidea: 450 metro karratuko azalera erabilgarria duen etxebizitza edo lokala: 7.821,00 Euro (BEZ edo IVA gabe).

Elementu komunak: teilatua, fatxada, eskailera, etab.

  • Metro karratu erabilgarri bakoitzaren kostua 17,38 € baino handiagoa bada = % 15
  • Metro karratu erabilgarri bakoitzaren kostua 34,76 € baino handiagoa bada = % 20
  • Metro karratu erabilgarri bakoitzaren kostua 60,83 € baino handiagoa bada = % 25

    Gehienezko aurrekontua: 347,60 €/m2-ko

1.2.- Elementu pribatiboetan: (Familia edo bizikidetza unitatearen diru-sarrera muga 33.000 €-koa da)

Gutxienezko gastua, 43,45 euro, etxebizitzaren metro karratu erabilgarri bakoitzeko. Adibidea: 70 metro karratu-ko etxebizitzan gutxienez 3.041,15 Euro (BEZ edo IVA gabe).

Elkarbizitza unitateko diru-sarrerak

M2 erabilgarri bakoitzeko 43,45 eta 139,04 euro bitarteko gastua bada, honako portzentaiak

M2 erabilgarri bakoitzeko 139,04 euro baino gastu handiagoa bada, honako portzentaiak

<= 9.000,00 €

% 25

% 30

<= 15.000 €

% 20

% 25

<= 21.000 €

%15

% 20

<= 27.000 €

%10

%15

<= 33.000 €

% 7

% 10

(Igeltserotza, elektrizitatea, arotz-lanak, etab.: dirulaguntzaren muga 5.000,00 € )

1.3.- Merkataritzarako lokala: gutxienezko gastua, 6.000,00 Euro (BEZ edo IVA gabe).
- Arau orokorra: Obren kostuaren %16-a (B.E.Z. gabe)
%20-a lehen instalazioa edo jarduera hasiera bada
Dirulaguntzaren muga: 6.000 €-koa

- Arau berezia: %25-a fatxadak birgaitze Plan Bereziari Egokitzeko egiten diren obrentzat.
Dirulaguntzaren muga: 7.200 €-koa

2.- Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzak eskatzea derrigorrezkoa da.
Erretengibelen laguntza hauek bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin


| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala