Beste urte batez Tolosako Udaleko Osasun eta Gizarte Zerbitzuek antolatzen duten Guraso Topaketetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jarraian azaltzen ditugu topaketen ezaugarriak.
HELBURUA da gure seme-alabekin afektuzko harremanak eta komunikazio sanoa izatea eta errespetua eta elkarren artean bizitzeko arau eta muga batzuk eraikitzea.
E G U T E G I A
| Hilabetea | Eguna (osteguna) | Ordutegia |
| Urria | 22, 29 | 15:15-16:45 |
| Azaroa | 05, 12, 19, 26 |
| Abendua | 03, 10, 17 |
| Urtarrila | 07, 14, 21, 28 |
SAIOEN EDUKIAK: Bertaratzen diren aita eta amen beharretara egokituko dira aurtengo topaketak. Hau dela eta, taldearen arabera definituko dira gaiak.
Adibide moduan, aurreko urteetako partaideek aurkezturiko gaiak kontutan izanik, zenbait azpimarratzen ditugu, hala nola, garapen psikologikoa haurtzaroan, seme-alaben autoestima eta autonomia, baloreen heziketa, aisialdia eta denbora librearen kudeaketa, anai-arreben arteko liskarrak eta zeloak, bizitzarako trebetasunak, komunikazioa, elikadura nahasteak, arauak eta mugak, jostailuak eta jolasak...
NORENTZAT: 16 urte arteko seme-alaben gurasoentzat.
HIZKUNTZA: Bi talde egiteko aukera. Bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
LEKUA: Haur Liburutegia (Errota).
IZENA EMATEKO: Urriaren 16 arte. Tolosako Udaletxeko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetan. Plaza Zaharra, 6 A. Telefonoa: 943 69 74 60. Ordutegia: 10:00-13:00, astelehenetik ostiralera (ostegunetan izan ezik).
MATRIKULA: 60 €. Izena ematerakoan kontu zenbakia eman behar da ordainketa helbideratzeko. Asistentzia % 80 baino gehiago dutenei 50 € bueltatuko zaie.
HAURTZAINDEGIA: Izena ematerakoan eskatuz gero.
PLAZAK MUGATUAK : Tolosan bizi direnek lehentasuna izango dute.