2011-2012 ikasturterako Kultur Etxeko tailerren eskaintza aurkeztu da.
Ikastaro gehienak ikasturte osorako dira: urrian hasi eta ekainera bitartean.
Izena ematea on line egiteko aukera dago aurten hemen
- IKASLE ZAHARRENTZAKO EPEA: iazko ikasleen matrikula epea irailaren 12tik 16ra izango da. Epe horretan lekua erreserbatuko zaie, baina epe horretatik kanpo ikasle berrien eskubideak izango dituzte.
- IKASLE BERRIENTZAKO EPEA: irailaren 19tik 23era matrikulatuko dira, taldeetan geratu diren lekuen arabera. Eskaerak lekuak baino gehiago direnean interesatuen zerrendak osatuko dira, eta matrikula eskubidea zozketa bidez erabakiko da. Kasu hauetan epea beste astebete luzatuko da.
- MATRIKULA: Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 16:00-19:00. Kultur Etxeko bulegoan. Telefonoa: 943-670383 eta www.tlsbat.net orrialdean.