Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/10/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa
    Laguntza

Trafiko aldaketak 

Norabide aldaketa
  • Jon Andoni Irazusta kalearen (biala) zirkulazioaren noranzkoa aldatu egingo da, Rondilla kalean trafiko-saturaziorik ez izateko eta erdi aldera errazago heltzeko.
  • Gernikako Arbolatik ateratzeko, San Estebanetik barrena joan behar da. Obrako kamioiei soilik utziko zaie San Frantziskotik ateratzen.
  • Foru etorbideko noranzkoa aldatu egingo da, San Frantziskora joateko.

 

Sarrera mugatua
  • Rondilla kalera soilik sartu daiteke karga lanetarako, garajeetara joateko eta erosketa azkarra egiteko.
  • Zumalakarregi kalera sartzea baimenduta dago soilik karga lanetarako, taxizaleentzat, garajeetara joateko eta erosketa azkarra egiteko. Zirkulazioak bi noranzkoak ditu.
  • Santa Klara kalean, Donostiako noranzkoan, zirkulazioa mugatuta dago: soilik erabili daiteke Alde Zaharrera, Asuncion klinikara eta Izaskunera joateko.

 

ALDAKETAK IBILBIDEETAN ETA GERALEKUETAN
  • Herri arteko autobusentzat hiru geraleku besterik ez dira egongo: Santa Klara, trengeltokia eta zezen-plaza.
  • Geralekuetako markesinetan, bai erabiliko direnetan, bai orain erabiliko ez direnetan, informazio zehatza jarrita egongo da herriko eta herri-arteko autobusen ibilbide eta autobusei buruz.

 

Aparkalekuak
  • Kolektoreko obra dela-eta aparkatzeko leku gutxiago egongo denez, gomendatzen dugu plano honetan agertzen diren aparkalekuak erabiltzea.

INFORMAZIO GEHIAGO: 943 31 86 06

| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala