Senitartean menpekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituztenen artean sortutako autolaguntzarako taldeak dira.
Autolaguntza honen oinarria da egoera berean dauden pertsonen esperientzia eta arazoen berri izatea eta horren onuraz baliatzea; gainera, bide horretan izandako hobekuntzak ere elkar trukatzeko aukera ere ematen du.
Data: Urritik ekainera
50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta.
Elkartrukerako gure irekia, bertan parte hartzen duten pertsonek baliabideak izan ditzaten formazioa jasotzeko eta era askotako esperientziak elkar trukatzeko; gainera halako kultur eta hezkuntza maila lor dezakete, ondoren gure gizartean eragin ahal izateko.
Arloak: osasuna zaindu eta hobetzeko, gizarte harremanak eta komunikaziorako trebetasuak, itsaroaren ezagutza, zuzenbidea, filosofia, psikologia, bioetika...
Proiektua: Gizarte propiektuaren diseinua eta garapena
Kultur Jarduerak: Hitzaldiak, mintegiak, txangoak, kultur bisitaldiak...
Data: Urritik ekainera
Ikasleen adina eta formazio zikloaren arabera antolatutako programak dira, ikasleen artean norbere gaitasunak garatzeko, bizimodu osasungarriak bultzatzeko baliagarri izango diren ezaguerak, jarrerak eta portaerak beregana ditzaten.
Data: Urritik ekainera
Gurasoentzako informazio eta formazio saioak, beren ahalmen pertsonalak eta balore positiboak garatzeko; hartara, indartu egiten da hezitzaile gisa duten eginkizuna eta bere seme-alaben garapen osoan duten ardura, bizitza estilo osasungarri baten barnean.
Jorratuko diren gaiak: Nerabezaroa eta nerabezaro aurrea, eskola-porrota, familia barneko komunikazioa, gatazkak bideratzea, estresaren kudeaketa, drogomenpekotasunen prebentzioa, anorexia eta bulimiaren prebentzioa...
Data: Urritik maiatzera
TESTING – TESTADO DE SUSTANCIAS Y REDUCCION DE RIESGOS EN AMBITOS FESTIVOS
Informazio zerbitzua drogei, kontsumo arriskutsuak, etab.i buruzkoa. Aukera ematen dute hainbat gaien testa egiteko, beren purutasuna edo adulterazio maila frogatzeko.
Batez ere, beren aisialdian legez kanpoko gaiak kontsumitu dituzten edo kontsumitzeko asmoa dute pertsonei zuzenduta dago; baina droga horien inguruan edo kontsumoak izan ditzakeen ondorioen gaineko interesa izan lezakeen edozein pertsonak ere balia dezake zerbitzua
Data: Sanjoanak
Proiektu honen helburu orokorra da arriskuak gutxitzea, eta ekitaldietan edo festetan alkoholaren aurrean jarrera eta portaera arduratsuak bultzatzea, gizarte eragileen parte hartzea bultzatuz eta adin txikikoen artean alkohol salmentaren debekua betetzen dela ziurtatuz.
Proiektua: Formazio saioak, teorikoak eta praktikoak, alkoholaren eta beste droga batzuen inguruan.
Alkoholemia probak.
Data: Sanjoanak
Gobernuz kanpoko Elkarteentzako dirulaguntzak:
- Herrialde txiroetan garapen proiektuak burutzeko
- Udalerrian sentiberatze-proiektuak aurrera eramateko
- Tolosako kooperanteen bidai eta bestelako gastuei aurre egiteko.
Deialdiaren data: martxoa (bi urtez behin)
Tolosako familietan, uztail eta abuztuak, 7-12 urte bitarteko haurrak hartzeko, hain zuzen ere, Tinduf-eko Errefuxiatuen Kanpalekuetatik datozenak.
Izena emateko: maiatza
Laskorain Ikastolak, Tolosasalde Sahararekin Elkarteak eta Amarozko Auzo Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzaz.
Helburua da dirua biltzea, hainbat herrialdetan garapen proiektuak burutzeko; horrekin batera, herrialde horien egoerarekin sentsibilizatzea ere lortu nahi dute.
Datak : Eguberriak eta Martxoa