Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/10/05
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

Euskal Herria plazako (Antonio Maria Lekuona kalea 1) lokalak eraikitzea eta ustiatzea 

IRAGARKIA

Tolosako Udalbatzak 2010eko martxoaren 2an egindako Ohizko Osoko Bilkuran, besteak beste, hurrengo erabaki hau hartu zuen:

1.- Onartzea Euskal Herria plazako (Tolosako Antonio Maria Lekuona kalea 1) lokalak eraikitzeko eta ustiatzeko espedienteari dagozkion dokumentu hauek: 

- Egokitzapenaren eta ustiapenaren bideragarritasun azterketa.
-
Egokitzapenaren eta ustiapenaren aurreproiektua.
- Administrazio klausula partikularren agiria.  

2.- Hilabete bat jendaurrean jarrita edukitzea aipameneko dokumentu partikularrak. Gutun azal itxiak aurkezteko epea 26 egunekoa da, lizitazioaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Bestalde, jendaurreko informazio denboran aurkezten diren alegazioek ez dute etengo aipatutako aurkezpen epea. Halere, onartuko balitz alegazioren bat, kontratazio espedientea nabarmen aldatuko lukeena, aurkezpen epea luzatu edo beste epe bat jarri ahal izango litzateke.

3.- Adjudikazio prozedurari hasiera ematea, Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legeak eskatzen duen publizitatea egin eta gero.  

Lizitazio honen berri ematen da:  

1.- Helburua.-  Tolosako Antonio Maria Lekuona kaleko 1 zenbakidun eraikineko lokalak egokitzeko obrak eta instalazioak egitea, kontratu hau adjudikatzen zaion  adjudikaziodunak, edo adjudikaziodunek, proposatutako merkataritza jarduerarako edo jardueretarako prestatzeko.  

- Kontratu honen lizitatzaile adjudikaziodunak edo lizitatzaile adjudikaziodunek  proposatutako merkataritza jardueraren ustiapena.   

2.-  Kontratuaren zenbatekoa.- Lizitatzaileak kanon bat eskainiko du lokal okupazio bakoitzagatik, urteko kopurua, hain zuzen ere. Haren ordainketa hamabi hilabetetan zatituta egin behar da (hilero kopuru bera).  

3.- Kontratuaren iraupena. - 25 urte  

4.- Aseguru polizaren zenbatekoa:  300.500 euro  

5.- Behin-behineko fidantza.-  Ez  

6.- Behin betiko bermea.- 6.000 euro.  

7.- Adjudikazio irizpideak: Aurkeztutako eskaintzak baloratzeko orduan kontuan izango diren alderdiak, handienatik txikienera: 

1.- Proposatutako merkataritza jardueraren kalitatea. Gehienez 40 puntu. 
2.- Bideragarritasun plana.  Gehienez 10 puntu. 
3.- Obra egiteko eta lokala irekitzeko epeak. Gehienez 20 puntu. Puntuaziorik handiena obrak egiteko eta lokala irekitzeko epe motzena duen proposamenari. Gainerako proposamenak epe laburrenaren araberako proportzioan puntuatuko dira. 
4.- Proposamen ekonomikoa.- Gehienez 30 puntu. Proposamen ekonomikoaren puntuazioa honelaxe egingo da: kanon handiena aurkezten duen proposamenari 30 puntu emango zaizkio, eta gainontzekoak kanon handienaren araberako proportzioan puntuatuko dira. 

8.- Gutun azal itxiak aurkezteko epea.- Tolosako Udaletxeko Sarrera Erregistroan (Plaza Zaharra, 6, B),  2010eko maiatzaren 4ko 13:00ak arte. Aipatu epea larunbat, igande edo jaiegunean bukatuz gero, hurrengo astelehena arte edo lehenbiziko laneguna arte luzatuko da. 

9.- Dokumentazioa.- Baldintza agiria,  planoak eta azterketa ekonomikoa 

Tolosa, 2010eko apirilaren  12a
ALKATEA

Behin-behineko adjudikazioa:

Esleipen data: 2010/06/28
Organo Erabakitzailea Gobernu Batzarra
Non argitaratua:  
Noiz argitaratua:  
Esleipenaren zenbatekoa: 100 €/hilean lokal bakoitzarengatik
Adjudikazioduna: Nestor Ardanaz Oiarbide

Behin-betiko adjudikazioa:

Esleipen data: 2010/07/19
Organo Erabakitzailea Gobernu Batzarra
Non argitaratua:  GAO
Noiz argitaratua:  2010/09/17
Esleipenaren zenbatekoa: 100 €/hilean lokal bakoitzarengatik
Adjudikazioduna: Nestor Ardanaz Oiarbide

| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala