Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/08/26
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

Jokin Bildarratzen agurra 

Tolosa 2015

Historian zehar, Tolosak beti etorkizunari aurrez aurre begiratu dio. Herria sortu zenean, duela ia zortzi mende, merkataritza gune modura sortu zen. Gero nekazaritza eta abeltzaintza esparru bezala garatu zen. Duela bi mende, Tolosak industriari ateak zabaldu zizkion, eta egun zerbitzuen sektoreak ere, bere garapen propioa dauka gure artean. Tolosan jarduera ekonomikoaren sektore guztiek bere lekua dute, etorkizuneko garapena eta enplegu aukerak sortzeko.

 Etorkizun hori “Tolosa 2015” proiektuan artikulatzen da. Ekimen honen helburua elkarrizketa eta partaidetzaren bidetik herrian bizitza kalitatea eta pertsonen garapena bultzatzea da. Horretarako Udalaren web orria zabalik dago, parte hartzea bultzatu nahi dugu, denok baitugu zeresana Tolosarentzat etorkizun onena prestatzeko.

Tolosako gizarte antolatua gure aktiborik sendoena da. Herriko elkarteak, gizarte, kultura edo kirol taldeak, “Tolosa dira”, eta beti erakutsi dute bizitasun eta konpromiso sakona herriarekin; guztion artean "Tolosa gara". Guri, erakundeei alegia, indar eta konpromiso hau errealitate bihurtzea tokatzen zaigu. Garai ekonomiko zailak bizitzen ari gara, eta horregatik behar da orain norabide zuzena eta elkarlana, oinarri sendoen gainean garapena eta aurrerapena eraikitzeko.

Aukera berriak sortu behar ditugu, eta zeregin zabala daukagu: prestakuntza hobetu, aisialdi aukerak sortu, asoziazionismoa eta elkartasuna indartu, etxebizitza eta enplegua bultzatu... Zeregin asko denontzako, eta batez ere gazteentzako, beraien esku bait dago Tolosaren etorkizuna.

 

| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala