Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/06/05
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

Manifestazio edo bilera egiteko jakinarazpena 

Definizioa
Bide publikoetan egiten diren bilerak eta manifestazioak egiteko, antolatzaile edo eragileek idatziz jakinarazi beharko diote dagokion agintariari.

Non tramitatu:
Udaltzaingoan
Plaza Zarra 6 - behea
Telf: 943 67 58 58
udaltzaingoa@tolosakoudala.net

Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskatzailearen edo ordezkariaren Nortasun Agiria
- Jakinarazpen orria behar bezala beteta, honako datuekin: 
a)Antolatzailearen izen-abizenak, helbidea eta identifikazio zenbakia (edo ordezkariena)
b) Lekua, data, ordua eta iraupena
c) Xedea
d) Pankartetako testuak eta esloganak (baleude)
e) Ibilbidea
f) Aurreikusitako segurtasun neurriak (edo agintariei eskatutakoak)

Bestelakoak:
- Eskaera egiteko epea, gutxienez, manifestazio edo bilkura eguna baino 10 egun lehenago egin beharko da, eta gehienez, 30 egun lehenago.
- Arrazoi berezi eta larriak emanez gero, presazkotzat jotzen bada, jakinarazpen hau 24 ordu aurretik egiterik izango da.
- Agintariek manifestazioa edo bilera galaraz dezakete, baita data, tokia, iraupena edo ibilbidea aldarazi.
- Erabakiaren berri eman beharko dute agintariek jakinarazpena aurkeztu zenetik 72 ordutara, gehienez ere, eta era arrazoituan eman ere.






Fitxategiak

| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala