Definizioa:
Kultur Tailerretan matrikula egiteko egiteko, aurreko urteetako ikasleek zein berriek bete beharreko prozedura.
Non tramitatu:
Antonio Mª Labaien Kultur Etxea
Trianguloa Plaza
Telf: 943 67 03 83
e-mail: kultura@tolosakoudala.net
Ordutegia: 10:00 - 13:30 / 17:00 - 19:00 (Ostiraletan, goizez bakarrik)
Aurkeztu beharreko agiriak:
Matrikula orria
Matrikula ordaindu izanaren agiria
Bestelakoak:
Matrikula garaian zein ikasturtean zehar, honako arautegia aplikatuko du Tolosako Udalak:
-
AURREKO URTEKO IKASLEENTZAKO EPEA: aurreko urteko ikasleen matrikula epea irailaren hirugarren astean izango da (urte bakoitzean finkatuko eta jakinaraziko dira egun jakinak). Epe horretan lekua erreserbatuko zaie, baina epe horretatik kanpo ikasle berrien eskubideak izango dituzte.
-
IKASLE BERRIENTZAKO EPEA: irailaren laugarren astean matrikulatuko dira, taldeetan geratu diren lekuen arabera (urte bakoitzean finkatuko eta jakinaraziko dira egun jakinak). Eskaerak lekuak baino gehiago direnean interesatuen zerrendak osatuko dira, eta matrikula eskubidea zozketa bidez erabakiko da. Kasu hauetan epea beste astebete luzatuko da.
-
GUTXIENEKO TALDEAK: 8 matrikula baino gutxiagoko taldeak bertan behera geratu daitezke.
-
ORDUTEGIA: 09:30 – 13:30 eta 17:00-19:00 (ostiraletan goizez bakarrik). Kultur Etxeko bulegoan. Telefonoak: 943-670383, 943-670388
-
FAMILIA UGARIAK: Tolosaldean erroldatutako familia ugariek %50eko murrizpena izango dute ikastaro guztietan (agiri eguneratuaren fotokopia behar da).
-
ORDAINKETA ZATIKATUA: Nahi izanez gero ordainketa bi zatitan egin daiteke: lehena, %50, matrikula garaian, eta beste %50a abenduaren lehenengo hamabostaldian.
-
Matrikula egiteko ezinbestekoa izango da aurreko urteko tarifa osoa ordainduta edukitzea.
-
Ikasturte osoko iraupena duten ikastaroetan, lekua egonez gero urtarriletik aurrera, interesatuek matrikula osoaren 2/3 ordaindu beharko dute, eta martxotik aurrera 1/2a.
-
BAJAK:Ikastaroa hasi aurretik baja eskatzen dutenek, ikastaro osoaren prezioko %20a jasotzeko eskubiderik ez dute izango.
-
Abenduaren 15a baino lehenago baja adierazten dutenek (nahitaezko arrazoiarengatik), bigarren kuota ez ordaintzeko eskubidea izango dute.