Definizioa:
Musika Eskolan ikasketak egiteko, aurreko urteetako ikasleek zein berriek bete beharreko prozedura.
Non tramitatu:
Musika Eskola
Pablo Gorosabel 34 (Apeadero ondoan)
1. solairua
Telf: 943 65 15 93
e-mail: musika@tolosakoudala.net
Ordutegia: 10:00 - 13:00
Aurkeztu beharreko agiriak:
Bestelakoak:
- Aurrematrikula egiteko epealdia maiatzaren 5etik 30era. Matrikula formala, aldiz, ekainaren bigarren hamabostaldian.
- Aurrematrikula egiterakoan ez da ezer ordaindu behar. Hala ere, ikasle berriei ez zaie plazarik bermatzen, eta lehentasuna izango dute aurreko ikasturteko ikasleek. Eskaria eskaintza baino handiagoa balitz, zozketa egingo da.
- Musika eskolan ematen diren ikasgaiak hauek dira: akordeoia, pianoa, perkusioa, flauta, klarinetea, oboea, saxofoia, bibolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, baxu elektrikoa, tronpeta, tronboia, tronpa, bonbardinoa, tuba, txistua eta dultzaina.
- Musika eskolan ez dago adin-mugarik. Lau urterekin hasi daiteke eta helduentzat solfeoko eta instrumentuko ikasketa bereziak ematen dira.