Definizioa:
Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga ordaintzetik salbuetsita egotea edo onuraduna izatea minusbalitasun maila jakin bat izateagatik.
Non tramitatu:
Udaletxea
Plaza Zarra 6 - UDATE ZERBITZUA
Telf. 943 69 75 00
udate@tolosakoudala.net
Aurkeztu beharreko agiriak:
A.- Minusbaliatuek gidatutako ibilgailuak
- NANaren fotokopia.
- Minusbaliotasun-ziurtagiria, eskumena duen organoak emana.
- Gida-baimenaren fotokopia (bi aldeetatik)
- Minusbaliatuaren izenean dagoen zirkulatzeko baimenaren fotokopia.
Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.
Ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia. Gidatu ohi duenak azaldu behar du polizan. - Zinpeko aitorpena, ibilgailua berak erabiltzeko baino ez dela dioena.
B.- Minusbaliatuak garraiatzeko ibilgailuak
- Minusbaliatuaren eta gidatu ohi duenaren NANen fotokopiak.
- Minusbaliotasun-ziurtagiria, eskumena duen organoak emana.
- Minusbaliatuaren izenean dagoen zirkulatzeko baimena.
- Ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia. Gidatu ohi duenak agertu behar du polizan.
- Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.
- Zinpeko aitorpena, ibilgailua salbuespena jaso duena garraiatzeko baino ez dela dioena.
- Minusbaliatuaren eta gidatu ohi duenaren NANen fotokopiak.
Bestelakoak:
- Salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
- Salbuespena ibilgailu batengatik bakarrik izango zaio aplikagarria subjektu pasiboari.
- Legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
- Ibilgailuen titularrak Tolosan erroldatuta egon beharko du.
- Minusbalia dela-eta salbuspenaz baliatzeko eskaerak otsailaren 15era arte egin ahal izango dira. Ondoren egindako eskaerak indarrean jarriko dira eskaera egin eta hurrengo zerga-aldian.
- Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean.