Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

Ibilgailu berrien alta 

Definizioa:
Bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, zirkulazio baimenean ageri den helbidea Tolosako Udalerrikoa bada.

Non tramitatu:
Udaletxea
Plaza Zarra 6 - 2. solairua 2.2. atea
Telf. 943 69 74 58
e-mail: kontuhartzailetza@tolosakoudala.net

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • NANaren edo IFKren fotokopia.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia.

    Agiri horietatik beharrezko datuak hartuko dira autolikidazioa egin ahal izateko.

Bestelakoak:

Kuotari dagokion kopurua hilabete naturalen arabera hainbanatuko da. Hainbanaketa egiteko, ibilgailua zein hilabetetan erosi den izango da kontuan.

Honen eranskin doa kopuruen sailkapenari eta hainbanaketari dagokion taula (matrikulazio zergan alta emandako ibilgailuari dagokion tarifa).


| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala