Definizioa:
Udalak eskaintzen duen zerbitzu baten funtzionamenduaren inguruan, aurkako sentimendua, disgustoa eta desadostasuna agertzea.
Zerbitzua bat zuzentzeko, arintzeko eta hobetzeko egiten den proposamena edo emandako iritzia.
Non tramitatu:
Web bitartez, ondorengo formularioa erabiliz.
E-mail bidez: udate@tolosakoudala.net
Telefonoz: 943 69 75 00
Udate zerbitzuan bertan.
Plaza Zarra 6 - behe solairua
Aurkeztu beharreko agiriak:
Kexa edo iradokizuna aurkezterakoan, aukerakoa da egilearen datuak ematea ala ez.
Udate zerbitzuan bertan aurkezten diren kasuetan izan ezik, gainerakoetan ez da inongo agiririk aurkeztu behar.
Bestelakoak:
Tolosako Udalak konpromisoa hartzen du aurkeztutako kexa eta iradokizunari buruz, gehienez ere, bost eguneko epean informazioa pertsonalki helarazteko.
Epe horretan tramitatzea ezinezkoa balitz, 20 egunez luzatuko da epea, beti ere, ezintasunaren arrazoiak interesatuari agertuz.