Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/04/02
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa
    Laguntza

Izatezko bikoteen erregistroa 

Definizioa:
Tolosako Udal Erregistroan jasotako ezkontzaz-kanpoko izenemateak EHAEko Izatezko Bikoteen Erregistrora igortzea, aldez aurretik bikotea osatzen dutenen baimenaz.

Non tramitatu:
Udaletxea
Plaza Zarra 6 - 3. solairua
3.1. atea - Telf: 943 65 44 66
idazkaritza@tolosakoudala.net

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Izena emateko eskabidea.
  • Zinpeko aitorpena, beste bikote-harreman formalizaturik ez dutela adierazteko
  • Bikotearen hitzarmen erregulatzailea (Ondasun Banaketaren erregimena eta Irabazpidezko Ondasunen Sozietatea).
  • Bikotea osatzen dutenen N.A.ren fotokopia, originalarekin batera aurkeztuko dena. Bietakoren batek Espaniako hiritartasuna ez balu, bere nortasuna frogatuko duen sorterriko agiriren bat aurkeztu beharko du.
  • Bikotekideen erroldatze agiria.
  • Bikotekideen egoera zibila frogatzen duen agiria, Erregistro Zibilak emandako egiaztagiri bidez.
  • Seme-alabarik balute, Familia Liburua.

Bestelako betebeharrak:

  • Bikotekide biek adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izan behar dute.
  • Gaitasun osoa izan behar dute.
  • Ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol-ahaidetasunik izan, ez eta adopzio bidezkorik.
  • Ezin dute euren artean alboko lerroko bigarren mailako odol ahaidetasunik izan (alegia, anai-arrebak izan).
  • Bikote kideek ezin dute, aldi berean, ezkontza edo izatezko bidezko loturarik izan beste inorekin.

| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala