Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/06/05
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa
    Laguntza

Biztanleen Erroldan alta ematea 

Definizioa:

1) Jaio berrien alta.
2) Estatu espainoleko edo atzerriko udalerriren batetik gure herrira datozelako egiten diren egoitza aldaketen ondorioz, Tolosako biztanleen udal-erroldan alta ematea.

Non tramitatu:
Udaletxea
Plaza Zarra 6 - 3. solairua
3.1. atea
Telf: 943 69 75 00
idazkaritza@tolosakoudala.net

Aurkeztu beharreko agiriak:

1) Jaio berrien kasuan: Familia liburua

2) Jaio berriak ez diren gainerako kasuetan:

  • Etxea norberarena bada eta etxe horretan erroldatu nahi badu, jabetza eskrituraren kopia bat aurkeztu behar du.
  •  Etxea akuran hartuta badauka eta etxe horretan erroldatu nahi badu, akura kontratuaren kopia bat duela, etxearen jabearekin batera agertu behar du, erroldatze baimena sinatzeko dagokion funtzionarioaren aurrean. 
  •  Erroldatu nahi duen etxean beste norbait bizi bada, interesatua eta etxe horretan erroldatuta dagoen zaharrenak elkarrekin agertu behar dute, azken horrek interesatuari baimena emanez etxe horretan erroldatzeko. 

  •  Kasu guztietan N.A.N.k aurkeztu beharko dira (eskatzailearena eta baimena ematen duenarena). Azken bi kasu hauetan, jabetza-eskriturak.

Bestelakoak:

 


| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala