Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/12
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

Familia ugariak: IBI salbuespenak 

Definizioa:
Hobaria, familia ugariaren titular izaera duten subjektu pasiboentzat.

Non tramitatu:
Udaletxea
Plaza Zarra 6 - UDATE ZERBITZUA
Telf. 943 69 75 00
udate@tolosakoudala.net

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Familia Ugariaren izaera egiaztatzen duen agiria
  • Tolosako Zerga Bulegoak emandako ziurtagiria, titularraren eta onuradunen ohiko bizilekuaz gain beste inolako higiezinik ez duela egiaztatzen duena. Bi agiriok behar bezala eguneratuta egon behar dute.
Familia Ugariaren izaera egiaztatzen duen agiria

Bestelakoak:
Hobari hauek ezarri dira:

  • % 50eko hobaria zergaren kuota osoan, kategoria orokorreko familia ugariaren titular izaera duten subjektu pasiboentzat, Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2003 Legeak xedatutako sailkapenaren arabera.
  • % 75eko hobaria zergaren kuota osoan, kategoria bereziko familia ugariaren titular izaera duten subjektu pasiboentzat, Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2003 Legeak xedatutako sailkapenaren arabera.

Hobari hauetaz gozatzeko, subjektu pasiboak eskatu egin behar du, eta, aldi berean, honako baldintza hauek bete behar ditu:

  • Hobaria eskatu duten zerga aldiko urtarrilaren 1ean familia ugariaren izaera edukitzea.
  • Hobaria aplikatu zaio familia unitatea ohiz bizi den higiezinari.
  • Hobaria jasotzeko eskubidea galdu egingo da, familia unitateko kideren bat ohiko bizilekuaz gain beste ondasun higiezinen baten jabea denean. Arau hau aplikatzeko garaian, ez dira aintzat hartuko honako ondasun higiezin hauek: ohizko bizilekuari erantsitako garajeak (gehienez ere bi familia unitateko) eta familia unitateko kideren batek bere konturako jarduera bat gauzatzeko erabiltzen duen lokala.
  • Hobariak urte jakin bakar baterako besterik ez du balio.
  • Eskaria hobariari dagokion zerga aldiko otsailaren 28a baino lehen egin behar da.

Fitxategiak

| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala