Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko 71 haurrentzako lekua du. Matrikulazio epea itxita, 56 haur daude egun matrikulaturik. Epe hau maiatzean zabalduko da berriro, irailean, urrian eta azaroan hasiko diren haurrentzat.
EGOKITZE LANAK
Eraikuntzaren fatxada eta teilatua berritu dituzte, haurreskola jartzeko egokitzeko lanekin batera. Proiektua Berazubi auzoan, lehengo Haurreskola zegoen lekuan, eraikiko dituzten etxebizitza eta aparkalekuen salmentarekin finantzatuko da bere osotasunean.
Fatxadaren birgaitzeari dagokionez, ez dira aldatu forjatuen altuerak. Fatxadak berritu dira, eta sabaiko argi zuloak ere bai, baina lehengo ezaugarriak mantendu ditu. Argi zulo berriak aluminiozkoak dira, segurtasuneko beira bikoitzarekin.
HAURRESKOLA:
Haurreskolak Abastos eraikinaren beheko solairu guztia hartzen du, eraikitako azalera 743,10 m2 delarik.
Haurreskolak ondorengo guneak ditu:
- Sarrera: hiru gune ditu ume-kotxeak uzteko.
- Zazpi gela, bi gelako komun eta atsedengune (sehasken gela) konpartituak dituztela. Lau gela 0-1 urte bitarteko haurrentzat dira, eta zona bereizi bat dute jana prestatzeko. Beste hiru gelak 1-2 urte bitarteko haurrentzat dira.
- Jolasleku bat.
- Erabilera askotarako gune bat, aurreko zonarekin lotuta.
- Hezitzaileen gunea, honela osatuta: zuzendaritza, hezitzaileen gela, komunak eta garbiketa-gela. Sarrera independientea du sarrera orokorrarekiko.
- Sukaldea dagoen zonaldea, honela osatuta: sukaldea bera, biltegia eta komuna. Honek ere sarrera independientea du.
- Biltegia, galdara gela barnean dela.
Haurreskola berri honek zoru bero-emaile bidezko berokuntza sistema izango du gela guztietan, sukaldeko biltegian, biltegi orokorrean eta sarreran izan ezik. Gas naturala erabiliko da berokuntza, ur beroa eta sukaldea hornitzeko. Bestalde, eraikinaren estalki lauan 4 eguzki-atzitzaile jarriko dira eta metaketa 750 lko depositu batean egingo da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.