Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/10/07
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

Tolargi 

Tolosako Udalak TOLARGI (TOLOSAKO ARGIA) enpresa publikoa eratu zuen 2001ean honako helburu honekin: herriari ematen zaion zerbitzua hobetzea. TOLARGIk energia elektrikoa Tolosako zonalde handi batean banatzen du eta, era berean, herriko argien mantenuaz arduratzen da.

Zerbitzuaren xehetasun batzuk:

  • Fakturak: kontzeptu guztiak azalduz, kontadore bakoitzaren historikoa agertuz eta dagokion maiztasunarekin etxera bidaliz.
  • Kontadore irakurketa: TOLARGIko langileek irakurtzen dituzte kontadoreak.
  • Kontadorearen kontserbazioa, mantenua, konponketa eta, beharrezkoa denean, aldaketa, doan.
  • Kontadore berrikuspena, dagokion maiztasunarekin, beti egoki funtziona dezaten.
  • Kontratu aldaketak telefono, fax edo posta elektronikoa erabiliz: kontu korrontearen aldaketa, fakturen hizkuntza (euskaraz, gaztelaniaz edo bietan).

Helbidea: Pablo Gorosabel kalea, 34 B.
Telefonoa: 943 65 00 16
Matxuren telefonoa: 610 44 00 88
Faxa: 943 65 00 65
e-posta: tolargi@tolargi.com
Web orria: www.tolargi.com

TOLARGIrentzat garrantzia handia du erabiltzaileekin etengabeko harremanak edukitzea, sortzen diren zalantzak argitzeko eta iradokizunak jasotzeko. Azken batean, harreman horiek zerbitzua hobetzen lagunduko baitute.

Bestalde, TOLARGIren eginkizunetako bat herriko argien mantenua denez, jasotzen dituen abisuak bideratu egingo ditu. Abisuak telefono, fax edo posta elektronikoaren bidez ere eman daitezke..

TRAMITEAK

ALTA BERRIA:

  • INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO BOLETINA
  • N.A.N.
  • TITULARRAREN IZENEAN, K/K ZENBAKIA ( 20 ZKI)
  • ESKAERA ORRIA

TRASPASOA:

  • INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO BOLETINA
  • N.A.N.
  • TITULARRAREN IZENEAN, K/K ZENBAKIA ( 20 ZKI)
  • ESKAERA ORRIA
    Oharra: Azken urteetako buletina baduzu eta instalazioak gaurko legeak betetzen baditu, buletin berririk ez duzu behar.

POTENTZIAREN IGOERA:

  • INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO BULETINA
  • ESKAERA ORRIA

BAJA:

  • ESKAERA ORRIA

TENTSIOAREN ALDAKETA:

  • INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO BULETINA
  • ESKAERA ORRIA






| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala