Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/02/09
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Tolosa

?

Aurkezpena 

Zer da Erretengibel?

Alde Zaharreko Etxeak birgaitzeko diru laguntzak eman eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak kudeatzen ditu.
Tolosako beste edozein eremuko etxeak birgaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak kudeatzen ditu.
Eusko Jaurlaritzaren bigarren eskuko etxeak erosteko eta alokairu babesturako dirulaguntzak kudeatzen ditu.

Telefonoa: 943 670 892
Faxa: 943 670 623
e-posta: erreten@tolosakoudala.net 

Dirulaguntzak

ERAIKUNTZAK, LOKALAK ETAETXEBIZITZAK BIRGAITZEKO ERRETENGIBELEN DIRULAGUNTZA BERRIAK

ERRETENGIBEL. Udal sozietateak,aldatu egin du Alde Zaharreko eraikuntzak, etxebizitzak eta lokalak birgaitzeko ematen dituen dirulaguntzak. Aldaketa dela eta dirulaguntzak handitu egin dira.

Mantendu egiten da eraikuntzen elementu komunak birgaitzeko gutxienezko dirulaguntza (%15a) eta handitu egiten da gehienezko dirulaguntza, kostuaren %25-ra ailegatu arte.

Etxebizitzen ,elementu pribatiboak birgaitzeko portzentajeak handitu egiten dira,edozein motako obretan (estruktura eta akaberak) eta baita ere handitu egiten dira dirulaguntzak jasotzeko muga, gehienezko diru sarrerak, 33.000,00 eurora ailegatu arte.

Bestalde, dirulaguntzak emango dira merkataritza lokalak birgaitzeko (obren %16 edo %20a), edo merkataritza lokalen fatxadak Plan Bereziari egokitzeko ( obren%25a).

DIRU LAGUNTZAK JASOTZEKO BALDINTZAK

1.- GUTXIENEZKO GASTU BAT EGITEA:

1.1.- Elementu komunetan;gutxienezko gastua 17,38 € m2 –ko .

Adibidea:450 m2-ko azalera duen eraikuntzarentzat:7.821,00euro (BEZ gabe)

1.2.- Elementu pribatiboetan.-43,45 euro m2-ko erabilgarriko..

Adibidea:70 m2-ko etxebizitzarentzat: 3.041,15 euro (BEZgabe)

1.3.- Merkataritzarako lokala :gutxienezko gastua 6.000,00 euro (BEZ gabe)

2.- EUSKO JAURLARITZAKO ETXEBIZITZA SAILAK EMATEN DITUEN DIRULAGUNTZAK ESKATZEA.

3.- DIRU LAGUNTZA HAUEK BATERAGARRIAK DIRA ERRETENGIBELEN DIRULAGUNTZEKIN.

ELEMENTU KOMUNAK BIRGAITZEKO DIRULAGUNTZAK (TEILATUA, FATXADA, ESKAILERA, e,a)

M2 erabilgarriko gastua 17,38 Euro baino handiago = 15%

34,76 Euro baino handiago= 20%

60,83 Euro baino handiago = 25%

GEHIENEZKO AURREKONTUA: 347,60 EUROM2 KO

ETXEBIZITZAK BIRGAITZEKO DIRULAGUNTZAK (SUNTSIKETA, IGELTSEROTZA, AROTZ LANAK,INSTALAKUNTZAK)

DIRU SARRERAK M2-KO 43,45 EURO ETA y 139,04 EURO BITARTEKO GASTUA M2-KO 139,04 EURO BAINO GASTU HANDIAGOA.
<=9.000,00 EURO

25%

30%

<=15.000,00 EURO

20%

25%

<=21.000,00 EURO

15%

20%

<=27.000,00 EURO

10%

15%

<=33.000,00 EURO

7%

10%

Gehienezko dirulaguntza:5.000,00 euro

4.- MERKATARITZA LOKALAK BIRGAITZEKO DIRULAGUNTZAK.

Arau orokorra: Birgaitze obren kostuaren %16a (bez gabe) birgaitze kostuaren %20a lehenengo aldiz irekitzen bada aktibitatea.

Gehienezko dirulaguntza:6.000,00 euro

Arau berezia: %25 lokalen fatxadak birgaitze plan bereziari egokitzeko egiten diren obrentzat.

Gehienezko dirulaguntzak :7.200,00 euro


| Plaza Zaharra z/g - (20400). Telefonoa: 943 697 500 Faxa: 943 697 503 | © Tolosako Udala