Ero-Etxe Elkarteak, bere 25. urteurrena dela eta, Tolosako Txarangen piezak bildu, moldatu eta argitaratu zituen 2006. urtean. CD batean bildu eta partiturak eskura jarri web honetan. 2007an, errepertorioa osatu du, bigarren diska batekin. Pieza horien partiturak ere, eskuragarri dituzu web honetan.
Partiturak instrumentuka sailkatuta daude; winzip fitxategi bakoitzean instrumentu bakoitzari dagozkion partitura guztiak daude.
Bestalde, Xabier Zelaia Arotzena gazteak, Bonberenea txarangarentzat espreski idatzitako pieza da Kaletxirri izena daramana; honen partiturak (instrumentu guztienak) izen bereko artxiboan doa.