Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 03/07/2009
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Tolosa
    Ayuda

26 aniversario de Aitzol Udal Euskaltegia 

Irakasles de Aitzol U.E. hace unos años.
Irakasles de Aitzol U.E. hace unos años.

AITZOL UDAL EUSKALTEGIAK 26 URTE

Iaz bete zituen gure euskaltegiak 25 urte eta ekitaldi ugari antolatu genituen 2007-2008 ikasturtean urteurren hori aitzakia hartuta. Tarteka atzera begira jartzea ere ondo etortzen dela, eta garai hartako argazki eta material erakusketa egin genuen, besteak beste joan zen urtean.
Aurten, berriz, 26. urteurrena gainean dugula, hasiera hartako egitasmo txiki bat esku artean hartu eta datu batzuk jaso nahi izan ditugu hemen; batetik, gogoratzeko, besterik gabe, eta, bestetik, gauza batzuk zenbat aldatu diren ikusteko... Onerako? Txarrerako? Denetik pixka bat, beharbada...

1982-83 ikasturtea

Ikasturte hasierako gorabehera batzuk tarteko, 1982ko azaroaren 15ean, astelehena, ekin genion eskolak emateari eta San Juanetarako bukatu genuen neguko ikastaroa. Ondoren, uztaileko trinkoa egin genuen –20 egun x 5 ordu egunean = 100 ordu guztira–, orduan jende askok aprobetxatzen baitzuen uda zati hori maila bat gainditzeko edo neguan ikusitakoa finkatzeko.

Moduluak:

- Astelehenetik ostiralera, egunean 3 eskola ordu; astean, beraz, 15 ordu.
- Astelehenetik ostiralera, egunean 2 eskola ordu; astean, beraz, 10 ordu.
- Astelehenetik ostiralera, egunean 1,5 ordu; astean, beraz, 7,5 ordu.

Bi orduko eta ordu eta erdiko eskolak zituzten taldeetan irakasle bakarra izaten zuten. Hiru ordukoetan, berriz, irakasle batek bi ordu eman ohi zituen eta beste batek ordu bete; tartean ordu erdiko atsedena izaten zen.

Ordutegiak:

Goizean, bazkal ondoan eta iluntzean, aukera zabala zegoen garai hartan:

- Hiru ordukoak: 09-00-12:30 / 16:00-19:00 / 19:00-22:00
- Bi ordukoak: 08:30-10:30 / 09:00-11:00 / 16:00-18:00
- Ordu eta erdikoak: 09:00-10:30 / 10:30-12:00 / 15:30-17:00 / 19:00-20:30 / 20:30-22:00

Kontrolak:

Irakasleak bere taldearen asistentzia kontrola eramateko orri bat zuen eta hantxe jasotzen ziren ikasleen gorabeherak. Orri berean, egunero-egunero landutako edukiak ere idatziz jasotzen zituen irakasleak. Hilabete bukaeran idazkaritzara eraman behar izaten zen aipatutako orria.
Programazioa ere egiten genuen, edukiak eta landu beharreko trebetasunak jasotzen zituena, asteka banatuta.
Bestalde, 100 ordutik behin egiten genituen orduan ebaluazioak edo azterketak; hasieran geuk egiten genituen, baina geroxeago izan ziren urte batzuk aztertzaileak HABEtik etortzen zirenak ere...

Irakasleak:

Bi motatako irakasleak ziren garai hartan:
- egun osoko lana zutenak, egunean 4,5 eskola ordu emanda.
- ordukakoak; batzuek 5 ordu ematen zituzten, beste batzuek 4,5 eta beste zenbaitek, berriz, 4 ordu, edo 3 edo 2 edo 1,5. Denetik zegoen.

Izan ere, 22 irakasle aritu ginen ikasturte hartan guztira. Bazen zerbait!

Ikasleak:

383 ikasle ibili ziren Tolosako udal euskaltegian 1982-83 ikasturtean: %59 emakumezkoak, %41 gizonezkoak.

Maila guztien artean lehenengoa nabarmentzen zen ikasle kopuruz:
124 ikasle, 13 taldetan banatuta..
Ondoren laugarren maila zetorren:
83 ikasle, 10 taldetan banatuta.
Bigarrena eta D maila berdintsu zeuden:
50 ikasle pasatxo bakoitzean, 5 talde 2. mailan, 4 D mailan.
Hurrena hirugarren maila ageri zen:
38 ikasle, 4 taldetan banatuta.
Eta, azkenik, alfabetetzeko taldeak genituen:
25 ikasle, bi taldetan banatuta.

Irakurketa asko egin litezke datu gutxi hauei begiratuta. Norberak egingo ditu bereak...
Bestetarako ez bada ere, oroitzapenak berritzeko behintzat balio izango dio norbaiti.
Datorren urtean beste zerbait izango dugulakoan..., eutsi goiari !!!




| Plaza Zaharra z/g - (20400). Teléfono: 943 697 500 Fax: 943 697 503 | © Tolosako Udala