
.

.

Gazteak izatez sortzaileak dira. Baina gazteek kultur jarduerak sortzeko eta hauek gizarteratzeko baliabide eta aukerak faltan dituzte. Tolosako Gazteria zerbitzuak, gabezia honi erantzuna eman nahian Gazte Sortzaileak egitasmoaren barruan, urteroko graffiti erakusketa antolatuko du 2008ko ekainaren 14ean.

Graffiti Erakusketa, Tolosako eta Tolosa kanpoko gazteentzat zabaltzen den erakusketa da. Partehartzaileek taldeka edo banakako aukeran har dezakete parte. Parte-hartzaileek, beraien lanaren zirriborroa aurkeztu beharko dute. Erakusketaren aitzakiarekin, jaialdi bat antolatzen da kaleko artearen adierazle nagusiekin: tailerrak, ikuskizunak, erakusketak eta kontzertuak.
Tolosako V. Graffiti Erakusketa 2008ko ekainean burutzea aurrikusten da. Laburbilduz, festibal edo jaialdi bat antolatzea da gakoa, gazteen sormena garatzeko, haien izaera sortzailea sustatzeko eta parte-hartzea bultzatzeko. Beti ere egungo gazteen nahiak, gogoak eta gustuak oinarritzat hartuz.

Graffiti Erakusketan beste ekintza batzuetaz gozatzeko aukera edukiko du bertara hurbilduko den orok. Izan ere, ikuslea parte-hartzaile bilakatzea da helburua. Horrela, Graffitiaren eta kaleko kulturaren inguruan hainbat tailer eta ikuskizun antolatuko dira:
TAILERRAK:
Graffiti tailerra
ERAKUSTALDIAK:
Graffiti erakustaldia
Skate Erakustaldia eta lehiaketa.
Dantza erakustaldiak: rap, reggae...
KONTZERTUAK:
Taldeak zuzenean: “ a duras penas”

Triangulon
10:30 Harrera graffitigileei, material banaketa eta panel banaketa
11:00 Erakusketa hasiera
13:00 Atsedena
15:00 Graffiti erakusketaren jarraipena
17:00 “ A duras penas” kontzertua
17:50 Kontzertuaren amaiera
Lopez Mendizabalen
17:00 Skate lehiaketa
19:00 Sari banaketa eta amaiera
....................................................................................................................
20:00 Festa amaiera