Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 21/05/2010
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Tolosa
    Ayuda

Convocatoria ayudas a páginas web en euskera, 2010 

Euskarazko web guneei diru laguntzak emateko 2009. urteko oinarriak

1.- Helburua:

Oinarri hauen helburua da kultur, kirol, aisialdi, enpresa, merkataritza, ostalaritza eta oro har publiko zabalari interesgarri gerta dakizkiokeen informazioa eta edukiak, euskaraz, informazio teknologien bidez hedatzeko diru laguntzak jasotzeko baldintzak arautzea.

2.- Eremua:

Diru laguntza hauen xedea da arestian aipatutako edozein alorretako, beti ere, publiko zabalari interesgarri gertatzen zaion neurrian, erakunde eskatzaileari gastuak murriztea euskararentzat garrantzitsua den erabilera-esparru honetan leku oparoa izan dezan bertako eta berezko hizkuntzak.

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte aipatutako esparruetan proiektu edota informazioa sustatu eta aurrera eramaten dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek, egoitza sozial eta fiskala Tolosan baldin badute.

Elkarte, erakunde edota norbanako eskatzaileen edukietatik abiaturik, web guneak sortu edota erdaraz sortuta daudenak euskaratzeko proiektuak dira diruz lagunduko direnak.

3.- Baldintzak:

  1. Edukiak oso-osorik euskaraz izango dira gutxienik. Honek ez du eragozten beste hizkuntzetan ere izatea. Domeinuan sartzerakoan euskara izango da lehenetsitako hizkuntza, euskara izango da pantailaratzen lehena.
  2. Hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna ezinbestekoak dira.
  3. Elikatzea: bisita kopurua, kalitatea zein erabilgarritasuna eta eguneratzea.
  4. Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du.
  5. Web gunea egina izatea diru eskaera egiterako eta eskaera orrian helbidea jartzea Udalak ikuskatu ahal izateko.

4.- Baztertzeak:

  1. Web gune pertsonalak.
  2. Edozein eratako edo mailatako irakaskuntza erakundeei lotutako guneak.
  3. Edozein herri erakunderi lotutako enpresa, talde, elkarte eta abarretako guneak.
  4. Eduki iraingarria edota pertsonen eskubideen aurkakoa dutenak.
  5. Edukietara sartzeko edonolako mugakizuna jartzen dutenak edo zerbitzuaren trukean ordainketa eskatzen dutenak.
  6. Diru laguntzak duen helbururako lehendik diru laguntza jaso dutenak.
  7. Tolosako Udalaren diru laguntzaren bat aurten jaso dutenak edota jasoko dutenak hizkuntza irizpideak baldintza gisa izanda.
  8. Euskararen erabilera sustatzea diru laguntza eskatzen duenaren helburu edo egitekoa denean.
  9. Web gunearen itzulpena Udalak eginez gero ez du diru laguntzarik jasoko.

5.- Eskaerak aurkeztea.

Eskaera inprimakia, egoki beteta, Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntza Departamentura helarazi behar da.

Agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Gastuen jatorrizko ziurtagiriak edo horien fotokopia konpultsatuak.
  • Diruz lagundutako jardueraren oroitidazkia.

Eskaerak aurkezteko epea 2010eko ekainaren 30ean amaituko da.

6.- Balorazioa eta diru laguntza ematea:

Diru laguntza emateko eta zenbatekoa erabakitzeko, alderdi hauek baloratuko dira:

  1. Gunearen edukiak etengabe eguneratzeko jarriko diren bitartekoak.
  2. Forma eta diseinu aldetik landua izatea, argia eta erabilerraza.
  3. Maila eta era desberdinetako ezintasunak dituztenentzat aproposa izatea.
  4. Software askea erabiltzea.

6.- Balorazio Batzordea:

  1. Tolosako Udaleko informatika zerbitzuko teknikaria.
  2. Tolosako Udaleko IKHA zerbitzuko teknikaria.
  3. Tolosako Udaleko Euskara eta Hezkuntza Batzordeko kideak.

Balorazio Batzordeak kanpoko adituen iritzia eskatu ahal izango du.

Balorazio batzordeak, ezarritako irizpideak aintzat hartuta, ebazpen-proposamena egingo dio Tolosako Udaleko Gobernu Batzarrari, hark behin betiko erabakia har dezan.

7.- Diru laguntzen zenbatekoa:

Oraingoz, 2.000 €ko diru laguntza banatuko da. Eskatzaile bakoitzari, gehienera ere, web gunea euskaraz egiteak izan duen kostuaren % 50 emango zaio, 500 euroko muga gainditu gabe.

Bestalde, emandako diru laguntzak, eskura ditzakeen beste diru laguntzekin batera, ezingo du egindako inbertsioaren kopurua gainditu. Horretarako, beste laguntzarik jaso edo jaso ez izanaren aitorpena aurkeztu beharko du.

8.- Diru laguntzen ordainketa:

Eskaera aurkeztu eta baldintzak betetzen dituenari bi hilabeteko epean helaraziko zaio Gobernu Batzarrak ontzat jotako diru laguntza.

9.- Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea.

Bi hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Epe hori amaitu eta ebazpenik eman ez bada, eskatutakoa ukatu egin dela ulertuko da.


| Plaza Zaharra z/g - (20400). Teléfono: 943 697 500 Fax: 943 697 503 | © Tolosako Udala